Albistea entzun

Artzaintzari 'Be!gira'

'Be!' artzain kulturarekin lotutako asteburua egiten ari dira Berastegin. Herritarrei artzaintzaren hainbat arlo ezagutaraztea da helburua
Bi artzain, artalde bat eramaten, artxiboko irudi batean.
Bi artzain, artalde bat eramaten, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Insausti Barandiaran -

2023ko martxoak 4

«Bee» esanez egiten du ardiak marraka, Be-rekin hasten da Berastegi (Gipuzkoa) herriaren izena, eta ardiek elikatzeko belarra bezainbeste behar ditu bi hizki horiek belarrak, belar hitza osatzeko. Izen horixe jarri diote, hain justu ere, egunotan Berastegin egiten ari diren artzain kulturari buruzko asteburuari: Be! Atzo hasi ziren, eta bihar arte izango dira antolatutako hitzaldiak eta ekintzak.

Garrantzi handia dauka artzaintzak Berastegin, herritar ugarik egin izan baitute artzaintzan aritzeko hautua. Ardiak zainduz lortutako ekoizpen eta produktuak ezagutzeko parada izango dute gaur eta bihar Berastegira joandakoek. Egitasmoaren asmoa da artzainen lanbidea herritarrengana gerturatzea eta egiten duten lanari balioa ematea.

Hausnarketarako jardunaldi bat antolatu zuten atzo, udaletxean, eta horrekin eman zioten hasiera egitarauari. Hainbat gai izan zituzten hizpide: besteak beste, artzaintzari buruzko gogoetez, malgutasunez gazta egitearen erronkez eta gastronomian arkumea gutizia gisa aurkezteaz aritu ziren. Arkumeak etxeraino eramateko esperientzia pilotu bat ere ezagutu zuten, Larsabi kooperatibaren eskutik.

Gaur, berriz, herriko bordetara bisitak eginez hasiko dute eguna: astoek lagunduta egingo dute bidea, eta, bien bitartean, Astotekeko Aritz Aierbek azalpenak emango ditu astoen bizimoduari eta garrantziari buruz. Behin bordara helduta, artzainen azalpenak eta gazta dastaketa egingo dituzte. Bi txanda antolatu dituzte bisitetarako: 10:00etan eta 15:00etan.

Haurrengan ere jarri nahi izan dute arreta ekintzak antolatzeko orduan. Hortaz, gaztaren inguruko ikastaro bat antolatu dute haientzat, etiketa baten diseinua eta dastaketa egiteko. Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko artzain gazteak izango dituzte gidari.

Ekintza horiez gain, ordea, azoka jarriko dute, artzaintzari lotutako produktuak eskuratu ahal izateko. Bertan, gastronomia postuak jarriko dituzte: arkume gisatua, txuletak, Berastegiko ardi gaztaz eginiko mamia eta Berastegiko gazta tarta dastatzeko aukera izango da. Maduixa Gorria artisauaren eskutik, artile garbia kardatu eta haria egiteko prozesuaren tailerra ere egingo dute, eta zuzeneko musika ere izango da.

Bihar, ibilbidea

Asteburua biribiltzeko, bihar, Gazpio artegira bisitak egingo dituzte. Herriko belazeak museo bilakatuko dira, eta hainbat jarduera egingo dituzte ibilbidean: ardi latxaren azpiarrazen erakusketa, astoekin itzulia haurrentzat, euskal artzain txakurren erakusketa, ardiak jezteko gunea... Eguna amaitzeko, Andoni Ollokiegirekin kantaldia egingo dute.

'Be!' artzain kultura asteburua

Gaur eta bihar, Berastegin (Gipuzkoa).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Txalupa uretaratu zutenean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.
Izokin bat, Bidasoa ibaian gora. ©JOSE ARDAIZ GANUZA

Joan-etorriko arrainen balioa

Iker Tubia

Arrain diadromoen onura ekologiko eta kulturalak handiak direla adierazi dute Europako Diades proiektuaren emaitzek. Arrain horiek ibaitik itsasora edo itsasotik ibaira migratzen dute, eta haien populazioak arriskuan daude. Adituek babes neurri «bateratuak» eskatu dituzte.
Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...