Albistea entzun

Asteburuko proposamenak

Udaberria, ongi etorri

Uztaritze inauteri giroan murgilduko da Hartzaro festibalaren bidez, Herri Soinuren eskutik, inauterietako egun nagusiak heldu bitartean
Bostehun lagun inguruk parte hartuko dute aurten Uztaritzeko Hartzaro festibalean.
Bostehun lagun inguruk parte hartuko dute aurten Uztaritzeko Hartzaro festibalean. ISABELLE MIQUELESTORENA Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2019ko otsailak 16

Hartzaro festibala otsailarekin batera iritsi da Uztaritzera (Lapurdi), Herri Soinu elkartearen eskutik: martxo hasieran izango dira inauterietako egunik garrantzitsuenak, baina horren aurretik ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Izatez, hasia da festibala: haurrek inauteriak ospatu zituzten atzo, eskoletan. Guztiak ere udaberriari ongietorria emateko asmotan egingo dituzte.

Herri Soinuko kideek hainbat lan egin ohi dituzte euskal kultura sustatzeko, eta urteko lehenengoa izango da Hartzaro. Ohiturak eta sorkuntza hedatzea dituzte xede, «gazteria, haurrak, helduak eta zaharrak eskuz esku». Duela 23 urte hasi ziren Uztaritzeko inauteriak berpizteko asmotan, eta ez dute hutsik egin ordutik. Kalean zein aretoetan egindako ikusgarriak izango dira aurten, Uztaritzeko taldeekin eta hortik kanpokoekin: guztira, bostehun lagun inguruk parte hartuko dute inauterietako ekitaldietan, «soinulari, antzerkilari eta dantzariak» kontuan hartuta. Astearte gizena izaten da egunik garrantzitsuena —aurten, martxoaren 5ean—, baina horren aurretik izango da zer ikusi franko. Datorren asteburuan, esaterako, kaskarotak etxez etxe ibiliko dira. Horrez gain, mintzaldi bat eta kontzertu bat izango dira. Ostiralean, hilaren 22an, Xabier Agotek Euskaldunak eta itsasoa hitzaldia emango du Lapurdi gelan. Larunbatean, berriz, Manez eta Kobreak taldearen kontzertua izango da Arruntzako elizan.

Dantza eta musika nagusi

Hilaren 27an, asteazkenean, Kabalkadako momenturik onenak biltzen dituen film bat emango dute, Latsan. Hurrengo egunean, ostegun gizena dela-eta, kotilunak ibiliko dira herrian. Horrez gain, Tutak eta Zirt Zart ikuskizunez gozatzeko aukera izango da Hiribehere pilota plazan.

Ostiralean, martxoaren 1ean, musika eta dantza izango dira nagusi, astebururako motorrak berotzeko. Lehenik, kiroletan, Uztaritzeko gaiteroen emanaldia izango da, eta, horren ostean, Aukeran dantza konpainiak 20 urte ikuskizuna taularatuko du. Gero, gaztetxeak hartuko die lekukoa: Xeiki taldeak kontzertua emango du, eta Patcha Mama taldeak dantzan jarriko du jendea.

Kiroletan izango dira martxoko lehen larunbateko ekitaldiak ere. Dantza izango da nagusi arratsaldean. Lehenengo zatian, Zarena Zarelako, So-K eta Izartxo taldeek emanaldi bana eskainiko dute. Bigarren zatian, berriz, Uztaritzeko txistulariak eta bi dantza emanaldi izango dira: Üda Batez eta Johañe Etxebestek zuzendutako Bedatse batez ikuskizunak.

Igandean, martxoaren 3an, kaskarotak etxez etxe ibiliko dira goizean goizetik. Inauterietako bazkaria ere egingo dute, Latsan, eta Iruñeko Jarauta 69 txarangak girotuko du herria. Inauterietako egun nagusia martxoaren 5a izango da, eta huraxe izango da festibalaren azken eguna: kotilunak, zirtzilak, hartza, zanpantzarren auzia eta beste izango dira.

Hartzaro festibala

Martxoaren 5era arte, Uztaritzen (Lapurdi).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Izuturik egon naiz; baina arrazionala da?»

Iker Tubia

Energia krisiaren eta klima aldaketaren aurrean, filosofia aldarrikatu du Basartek, erabaki eraginkorrenak hartzeko ezinbestekotzat jotzen baitu arrazoian oinarritzea. Altruismo eraginkorrean aritzen da orain.
Erreserbetan bermeak eskatzen hasi dira hainbat jatetxe. ©BERRIA

Bezeroak etorriko diren esperoan

Unai Etxenausia

Jatetxeei galera nabarmena ekar diezaieke bezeroek erreserba bat egin, ez direla joango abisatu ez eta, azkenean, ez agertzeak. Horrelakoak ez gertatzeko, hainbat jatetxe bezeroei bermeak eskatzen hasi dira erreserba egiten duenean, bezeroak lotzeko eta galerak gutxitzeko.

La Zurdako kide Andrea Ganuza, bere komikia aurkezten, La Zurda Berria jaialdian, maiatzaren 24an. ©MIRARI ETXABARRIA

Artearen jaialdia, denen esku

Itsaso Jauregi

Iruñeko La Zurda Berria jaialdian tailerrak eta arte erakusketak egin dira maiatzaren 26tik ekainaren 10era. Esperimentatzeko espazio seguru bat sortzea da helburua.

Atal berria du estilo liburuak: ikus-entzunezkoena. ©BERRIA

BERRIAren estilo liburuan atal bat sortu dute ikus-entzunezkoei buruz

Urtzi Urkizu

Irizpideak landu dituzte belarrirako nola idatzi, nola ahoskatu eta azpidatziak nola egin zehazteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...