Migrazioari buruzko itun soziala eskaini du

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Migratzaileen auziak tarte esanguratsu bat hartu zuen Urkullu lehendakariaren hitzaldian. Giza eskubideak «gutxietsi» nahi dituzten hitzaldiak «zabaltzen» ari direla gaitzetsi zuen, eta ohartarazi zuen erronka berriei aurre egin behar zaiela. Hori dela eta, migrazioaren inguruan euskal itun sozial bat adostea eskaini zuen. «Emigrazioak handiago egin gaitu munduan, eta immigrazioak aberastu gaitu herri moduan», Urkulluren hitzetan. Europara ere eramango du Share izeneko proposamena.

Oposizioak ez dio aparteko erantzunik eman eskaintzari, PPk izan ezik. Kritika gordinak izan zituen mintzaldian, Alfonso Alonsok itunaren proposamena kritikatu zuen, gobernuaren lidergo faltaren erakusle gisa. «Gobernu honek itunak eskaintzen ditu kontu batekin zer egin ez dakienean», aurpegiratu zion Alonsok Urkulluri.

Beste Berdintasun Lege bat ere egin nahi du gobernuak, biolentzia matxistaren aurka. Hondarribiko alardeaz ere hitz egin zuen Urkulluk. Aurtengo istiluak salatu zituen, baina orain gogoeta aldi bat irekitzeko eskatu zuen, «adostutako irtenbidea» lortu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.