•Maiatzaren 30ean zabaldu zen epea posta bidezko botoa eskatzeko. Uztailaren 10ean itxiko da. uztailaren 3tik 16ra eman ahal izango da botoa.
•Correosen bulego fisikoetan edo modu telematikoan egin daiteke, Correosen webgunean.
•Eskaera egiteko, NA, pasaportea edo gidabaimena erakutsi behar da bulegoetan; sarean, berriz, NA elektronikoa edo egiaztatze digitala behar dira.
•Hautesleen erroldaren bulegora iritsiko da eskaera, eta hark, egiaztatzen duenean boto emailearen eskaera arauzkoa dela, bulegora igorriko du bozkatzeko agiriak; besteak beste, boto paperak eta gutun azalak, postari batek etxe partikularretara eraman ditzan modu zertifikatuan. Boto emaileak berak jaso behar du etxean, akreditazioa erakutsita.
•Botoa eman, eta bulegora eraman edo igorri behar du boto emaileak, gutun azalean hauteskunde mahaiaren helbidea jarrita, aurrez jasotako informazioari jarraikiz. Berriro NA erakutsita, bulegoan utzi beharko da.
EPEAK ETA URRATSAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu