Confebaskek instituzioen laguntza eskatu du

jokin sagarzazu
2020ko uztailaren 24a
00:00
Entzun

Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak «herri mailako itun handi bat» eskatu du, «1983ko uholdeetakoa bezalakoa». Patronaleko buruak uste du datozen hilabeteetan gastu publikoaren politikek eta zorpetze neurriek izan beharko luketela administrazioaren lehentasuna, enpresak eta enplegua salbatzeko, eta egungo ehun ekonomikoa eraldatzeko, datozen aldaketara hobeto egokitzeko. Horrekin batera, «lehiakortasunerako, ekintzailetzarako eta enpresen hazkunderako dauden oztopoak» kentzeko eskatu du.

 

Confebasken atzoko batzarraren ostean egin zituen adierazpenok. Zubiaurrek etorkizun beltza aurreikusi du. Azaldu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %9 inguru jaitsiko dela, eta langabezia %15 inguru izango dela urte amaierarako: 45.000 lanpostu galduko direla.

Hori ikusirik, Zubiaurrek uste du itun handi batek lagundu egingo lukeela ekonomia suspertzeko giro aproposa sortzen. Gizarte eragileen arteko akordioen garrantzia azpimarratu du, bideragarritasuna bermatzeko eta enpresek «neurri traumatikoagoak» hartu behar ez izateko. Uste du hiru lurraldeetako eta autonomia erkidegoko finantza publikoak ondo daudela «ezohiko zorpetze» bati aurre egiteko, baina azpimarratu du «gobernu indartsuak» ezinbestekoak direla .

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.