Baionak eta Miarritzek, lehia erabakigarriak

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Helburu bera dute Baionak eta Miarritzek: datorren denboraldian Top14an aritzea. Miarritzek Perpinya kontra jokatuko du ProD2 ligako finala, larunbatean, 17:30ean, Montpellierren. Larunbat gauean, Baionak Stade Français izango du aurkari Top 14ko azken jardunaldian (21:05ean), eta Pauerekiko duen lau puntuko errenta defendatu beharko du mailari eusteko. Emaitzen arabera, gerta liteke bi euskal taldeen artean kanporaketa bat jokatu behar izatea. Bestalde, AS Baionako izarrak, Pauline Bourdonek, taldea utziko du, Tolosarekin fitxatzeko. Zortzi sasoi egin ditu taldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.