Noiz sortua: 2019-03-19 00:30:00

Beldurrezko generoa, euskaraz

'Zure txanda da' websaila egiten ari da A Film To Kill For ekoizpen etxea, eta «odol askoz beteta» egongo da
<em>Zure txanda da</em> euskarazko beldurrezko lehen websaila izango da.
Zure txanda da euskarazko beldurrezko lehen websaila izango da. JABI ETXEBARRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko martxoak 19

Rose of Dolls ekoizle, zuzendari eta aktoreak iragarri du Zure txanda da euskaraz egingo den aurreneko slasher-a izango dela. Zer da slasher bat? Beldurrezko generoaren barneko azpigenero bat da, eta, bertan, telesaileko hiltzaile edo psikopata batek hainbat nerabe eta gazte hiltzen ditu. Hain zuzen ere, websailaren argumentua azpigenero horretan kokatzen da bete-betean: hamar ikasle barnetegi bakarti batera joango dira euskara ikastera. Horietako batzuk hilda agertuko dira. Baina nor da hiltzailea?

Grabazioak amaitu dituzte dagoeneko, eta,«okerrik ezean», jaialdietako estreinaldia Bilbon egingo dute, Seriesland jaialdian, urrian. Rose of Dolls eta Oliver Mend dira websailaren sortzaileak eta zuzendariak. Efektu bereziak eta makillajea garrantzitsuak izaten dira halako ekoizpenetan, eta Irantzu Nuñez arduratu da arlo horretaz.

Aktoreak, berriz, Irati Agirreazkuenaga, Izar Aristondo, Sofia Zallio, Iker Zarate, RastaStone Gyal, Ane Lindane, Eneritz Garcia Alonso, Jon Gaubeka, Ander Jimenez eta Saioa Uriarte izango dira, besteak beste.

Rose of Dollsek azaldu duenez, websail berriak beldurrezko zinemaren klasikoen errepasoa egingo du. «Baita pelikula horiei omenaldia egin ere. Zinemaren historiaz hitz egiteko saiakera meta-zinematografiko bat izango da neurri batean, baina bere burua serioegi hartu gabe». Gaineratu du ez direla faltako generoaren zaleek maite dituzten osagarriak. «Ikusleak odol asko, hilketa asko eta akzio bizi-bizia topatuko du. Aldi berean, galdera garrantzitsu bati erantzuten saiatuko da: Nor da hiltzailea?».

Grabaketak abenduan egin zituzten, Uribarri Ganboako urtegiko Zuhatza uhartean (Arratzua-Ubarrundia, Araba). Bilbon ere egin dituzte beste grabaketa batzuk.

Websailaren izenak euskara ikasteko txanda eta eraila izateko txanda uztartzen ditu. Honela dio istorioaren laburpenak: «Euskara ikasteko txanda, barnetegi batera joateko txanda, ikastaro trinko bat egiteko eta egunean egoteko txanda iritsi da. Baina agian ez zenuen pentsatuko hiltzeko zure txanda ere izan daitekeela».

'Otsoen lurraldean', bueltan

Oliver Mendek eta Rose of Dollsek sortutako A Film to Kill For ekoizpen etxea websailetan espezializatuta dago, eta ekoizten duen bosgarren telesail digitala izango da Zure txanda da. «Aurrekoekin ospea lortu ostean, beldurrezko obra aitzindari honekin mugak hautsi eta nazioarteko jaialdietan urrun iritsi nahiko genuke», esan dute websailaren zuzendariek. Ekoizpen etxe bereko Otsoen lurraldean websaila iazko urrian estreinatu zuten, eta bigarren denboraldia udazkenean estreinatuko dute. Aurten, hainbat jaialditan lehiatzeko hautatu dute euskarazko websaila: Washingtongo DC Webfesten (AEB), Alemaniako Die Serialen, Italiako Sicilywebfesten eta Apulian, Miamin (AEB) eta Buenos Airesen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Kamioi batzuk errepidean, N-121-A errepidean. ©Jagoba Manterola, Foku

Datorren astetik aitzinera Hego Euskal Herri osoan zirkulatzen ahalko dela uste du Madrilek

Berria

 Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroak esan duenez, kutsatze datuen araberakoa izango da erabakia. EAE datorren astelehenean hirugarren fasera pasatzeko eskatuko dio gaur Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako Gobernuari, eta Nafarroa «normaltasun berrira iristeko neurriak» onartzeko prest dagoela esan du Maria Txibite presidenteak.

Iruñeko Erruki Etxea egoitza, apirilean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako zahar etxeetako 272 egoilar hil dira koronabirusagatik

Maider Galardi F. Agirre

Beste 163 hildakoren sintomatologia aztertzen ari da Nafarroako Gobernua, COVID-19ak hil dituen jakiteko. Gaur hasiko dira bisitak zahar etxeetan

Foruzain bat, Bera inguruan, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugan jarritako kontrolan ©Iñigo Uriz, Jagoba Manterola / FOKU

Ekainaren 8tik aurrera Hego Euskal Herri osoan zirkulatzerik egongo dela uste du Madrilek

Edu Lartzanguren

Kutsatze datuen araberakoa izango da erabakia, Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroak esan duenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna