'MINTZAK AHOZ GORAN'

2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun
«Galdu gerra bat eta galera hitzez hitz biluzi. Bildu min hitzak eta ale batzuk bereizi. Deitu hamahiru pertsona eta galtzaileen mintzak kantatzea eskaini. A capella eta etxe barruko babesean. Ahopeka jarriak ahoz gora zabaltzeko». Horixe Mintzak ahoz goran diskoaren plazarainoko ibilbidearen laburpena.

1. Ekaitza

... aberatsaren merioz dator

hemengo nahaste osua

oinpean beti iruki nahiak

langile edo behartsua...

Hitzak: Joxe Mari Lopetegi (Irun, Gipuzkoa, 1875 — Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942).

Doinua: Joseba Tapia (Lasarte Oria, Gipuzkoa, 1964).

Ahotsa: Leire Bilbao (Ondarroa, Bizkaia, 1978).

2. Maritxo!

Irten adi leiora

Maritxo! Lenbaillen;

gudariak gudara,

gudariak gudara

bertan baigoazten...

Hitzak: Salbatore Mitxelena (Zarautz, Gipuzkoa, 1919 — La Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965)

Doinua: Maite Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1979).

Ahotsa: Maite Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1979).

3. Euria ta uria

... Zabor, arri, zirpil, ondarrez

[kalea,

Aizetan eriotz dabil arramaka...

ta, umea besoan, zelako irudia!,

garrasi bizitan, nora oa, neska?...

Hitzak: Santi Onaindia (Amoroto, Bizkaia, 1909 — Gasteiz, Araba, 1996).

Doinua: Maite Arroitajauregi Mursego (Eibar, Gipuzkoa, 1977).

Ahotsa: Maite Arroitajauregi Mursego (Eibar, Gipuzkoa, 1977).

4. Gernika'ko uso txuriarena

Gernika'ko sugarrak

ortzia gorritu,

il baño lenago naian,

biotzak, nonbait, argitu.

Su-txinparta gaiñetan,

egazka uso txuri...

Bere yun-etorrietan,

zoratu dala dirudi...

Hitzak: Telesforo Monzon (Bergara, Gipuzkoa, 1904 — Baiona, Lapurdi, 1981).

Doinua: Miren Narbaiza (Eibar, Gipuzkoa, 1986).

Hitzak: Miren Narbaiza (Eibar, Gipuzkoa, 1986).

5. Len amar lagun giñan etxean

... Bi seme illak, beste bi preso,

beste bi non dan jakiñ ez,

nere biotza tristuran dago

ezin sendaturik miñez...

Hitzak: Joxe Zapirain (Errenteria, Gipuzkoa, 1873 — 1957).

Doinua: Joseba Tapia (Lasarte Oria, Gipuzkoa, 1964).

Ahotsa: Mertxe Oliden (Orio, Gipuzkoa, 1945).

6. Neronektirako nizkin

... An bi anayak alkarren kontra

giñala guk ez genekin,

inkurriorik gabe alkarri

tiroka fusillarekin;

urrena berriz ospitalian

bildu giñan alkarrekin...

Hitzak: Sebastian Salaberria (Oiartzun, Gipuzkoa, 1915 — Donostia, Gipuzkoa, 2003).

Doinua: Xabi Bandini (Iruñea, Nafarroa, 1983).

Ahotsa: Xabi Bandini (Iruñea, Nafarroa, 1983).

7. Gerrako gure ibilerak

... Egin genduan bizimodu bat

guztiz ikaragarria:

denbora dana pasatu degu

hegazkinen ihesian,

purga beharrik ez degu izan

gerra denbora guztian...

Hitzak: Pepe Bolunburu (Eibar, Gipuzkoa).

Doinua: La Basu (Bilbo, Bizkaia, 1983).

Ahotsa: La Basu (Bilbo, Bizkaia, 1983).

8. Espetxeko kontuak

... Baña kaiol txar au

ain dago itxirik

eta dana ixilik ...

Bakar nago,

oso bakarti,

beti bildurti...

Hitzak: Luis Rezola Arana Tximela (Tolosa, Gipuzkoa, 1914 — Amasa-Villabona, Gipuzkoa, 1993).

Doinua: Joseba Tapia (Lasarte Oria, Gipuzkoa, 1964).

Ahotsa: Joseba Tapia (Lasarte Oria, Gipuzkoa, 1964).

9. Zutikozta-ozta nator

Zutik ozta-ozta nator

ni kartzelatikan

hezurrak agerian

da indarrik barikan

Ez uste horregatik

ni aldatzerikan...

Hitzak: Benantzio Iñurrieta (Soraluze, Gipuzkoa, 1894 — Lekeitio, Bizkaia, 1964)

Doinua: Xabier Montoia (Gasteiz, Araba, 1955).

Ahotsa: Xabier Montoia (Gasteiz, Araba, 1955).

10. Nork egin dugure galde?

Nork egin du gure galde?

Aiako Arritan gaude,

baña beti bezin trebe...

lanean gogoz aritzen gera

soldatarik jaso gabe,

berreun nagusi badaude

gure artaldeân jabe...

Hitzak: Iñaki Eizmendi Basarri (Errezil, Gipuzkoa, 1913 — Donostia, Gipuzkoa, 1999).

Doinua: Herrikoia.

Ahotsa: Jon Enbeita (Muxika, Bizkaia, 1950).

11. Erbesteko ametsak

... Sarri naiz ametsetan nere

[etxian sartu

ta an utzi nitubanak ekartzeko

[artu;

orduban esnatzen naiz atzerri

[lurrian:

gelako orma bakarrik begiyen

[aurrian...

Hitzak: I.-ko Bakartiya.

Doinua: Herrikoia.

Ahotsa: Mentxu Alkorta (Donostia, Gipuzkoa, 1947).

12. Haurtxo haurtxoa

... Izu egin lo,

aita preso da

zu bihar libro izaiteko.

Egun batian

etorriko da

gu biokin egoiteko...

Hitzak: Piarres Larzabal (Azkaine, Lapurdi, 1915 — Ziburu, Lapurdi, 1988).

Doinua: Mixel Labegerie (Uztaritze, Lapurdi, 1921 — Tolosa, Okzitania, 1980).

Ahotsa: Mixel Etxekopar (Gotaine-Iribarne, Zuberoa, 1963).

13. Gerrakozauriei begira

... Begiak itxita goxo

etorkizunai begira,

nere zauriak, badakit,

lurpean itxiko dira,

ojala herriarenak

han itxiko ez balira!

Hitzak: Jexux Mari Irazu (Larraul, Gipuzkoa, 1972).

Doinua: Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944 — Donostia, Gipuzkoa, 2010).

Ahotsa: Jexux Mari Irazu (Larraul, Gipuzkoa, 1972).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.