Landabenen 14.000 auto gutxiago ekoiztuko dituzte

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Landabengo (Nafarroa) Volkswagenen fabrikak aurten baino 14.000 auto gutxiago ekoiztuko ditu datorren urtean. Hala ere, bere historiako produkziorik handienetan bosgarrena izango du. Enpresako zuzendaritzak herenegun gauean ezagutarazi zituen bere asmoak; horien arabera, lantegiak aurten baino T-Cross noranahiko gehiago egingo ditu aurrerantzean, 180.000, baina Polo gutxiago, 126.000 ale.

Landabenen egingo duten hirugarren auto eredua —CUV Crossover Utility Vehicle autoa— ekoizteko, hurrengo urtean hobekuntzak ere egin behar dituzte muntatze kateetan. Lan ia guztiak uztailean egitea nahi du enpresako zuzendaritzak, eta, horretarako, langileen oporrak uztaileko lau asteetan bildu nahi ditu. Orain arte, normalean oporrak abuztuan egiten zituzten beharginek.

CUV berriak ekoizteko fabrikan egin behar diren moldaketetan 145 milioi euroko inbertsioak aurreikusi ditu Volkswagenek. 2020. urteko irailerako, autoaren aurreserieak iritsiko lirateke Landabenera, eta serieko lehen autoak 2021eko sanferminen ostean hasiko lirateke ekoizten.

Neurri horrek berekin ekarriko urte amaieran behin-behineko berrehun langile kaleratzea. Landabengo langile batzordeko presidente Alfredo Moralesek (UGT) «lasaitasun» mezua igorri du, eta ziurtatu du lanpostu horiek berreskuratu egingo direla epe laburrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.