EGITASMO BATZUK
Auto elektrikoak. 159 milioi inbertitu nahi ditu gobernuak, besteak beste, bateria elektrikoak muntatzeko planta batean (80 milioi) eta teknologia berriko autoen probaleku batean (36 milioi).
Energia berriztagarriak. 218 milioiko inbertsioa, besteak beste, 90 milioi euroko teknologia berria duten bi parke eolikotan.
Etxegintza. Energia kontsumo txikiko 1.073 alokairuzko etxebizitza eraiki nahi ditu gobernuak. Proiektu publiko-pribatua litzateke, eta administrazioak 60 milioi jarriko lituzke. Etxebizitzak birgaitzeko plan bat ere badu: 152 milioi jarriko lituzke gobernuak.
Elikadura. 11,7 milioiko inbertsioa Erriberako nekazaritza lurren ureztatze sistemak egokitzeko eta lur sailak kontzentratzeko. Eta 10.000 metro koadroko logistika zentro bat Noainen bertako produktuentzat.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.