Alavesek etxeko irudi onari segida eman nahi dio gaur, Atletico Madrilen kontra

ainara arratibel gascon
2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Bi itxura ematen ari da Alaves denboraldi honetan. Etxean ondo ari da; kanpoan, berriz, kostata. Gaur, Mendizorrotzako zaleen berotasunean, Vila-realen aurkako porrotak utzitako aho zapore txarra gozatu nahi dute, Atletico Madrili irabazita.

Asier Garitano entrenatzaileak argi du ez dela lantegi erraza izango. «Oso eraginkorrak izan beharko dugu, haiek oso aukera gutxi uzten baitizkiete aurkariei. Aurretik jartzen badira, ia ezinezkoa da emaitzari buelta ematea». Tomas Pina da Garitanok berreskuratu ahal izan duen jokalari bakarra. Rodrigo Elyk eta Jorge Burgik, berriz, jokatu ezinik segitzen dute.

Atletico Madrilen, Joao Felix, Jose Maria Jimenez eta Stefan Savic izango dira faltako diren jokalariak, min hartuta daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.