Erresuma Batuak 'brexit'-a bere kabuz ezeztatu ahalko du

mikel rodriguez
2018ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi du EBko estatu batek bere kabuz ezezta dezakeela 50. artikuluaren aplikazioa; hortaz, Erresuma Batuak ez du bertze estatuen oniritzia beharko brexit-a gauzatzeko erabakia bertan behera uzteko. Auzitegi horren abokatu orokorrak joan den astean errandakoarekin bat egin dute epaileek.

Luxenburgoko auzitegiak dioenez, EBk eta Erresuma Batuak brexit-erako egin duten akordioa indarrean sartu ez bada, Londresek aukera du batasuna uzteko erabakian gibelera egiteko. Horretarako, «herrialdearen eskakizun konstituzionalak» bete beharko lituzke —alegia, Erresuma Batuko legedian ezarrita dauden prozedurak bete—, baina, ondoren, nahikoa luke Europar Kontseiluari idatziz jakinaraztea EBn jarraitzeko asmo «ziurra eta baldintzarik gabea».

«Garrantzirik gabekoa»

Epaia jakin ondoren, Jeremy Hunt Erresuma Batuko Atzerri ministroak erran zuen «garrantzirik gabekoa» zela. «Imajinatu nola sentituko liratekeen brexit-aren alde bozkatu zuten %52ek gobernuak gibelatu eginen balu martxoaren 29an EBtik ateratzeko erabakia».

Mayk akordioarentzako «berme gehigarriak» eskatuko dizkio EBri

«Aldaketa txikiak egiteak agian erraztu lezake ituna onartzea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.