Foro Sozialaren bilera EPPKrekin, bigarrenez

2018ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko koordinatzailea asteburuan EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin bilduko da, Granadako (Espainia) espetxean, bigarrenez. Joan den urtarrilaren 6an, Jon Olarra Guridirekin bilera egin zuen Hernanek, eta ondoren jakinarazi zuen kolektiboko kideak hasiak zirela legediaz baliatzeko eskaerak egiten, banan-banan. Halaber, foroko kidearen esanetan, Olarrak adierazi zion EPPK prest zela ETAren biktimek pairatutako sufrimendua aitortzeko. Oraingoan, Olarrarekin ez ezik, baliteke Ainhoa Mujika Goñi presoarekin ere mintzatzea Hernan.

Asteartean, Foro Sozialak, Sarerekin eta Etxerat-ekin batera, azkenaldian instituzioekin, alderdiekin eta eragile sozialekin izandako harremanen balorazioa egin du Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.