Bain Capital funtsa da ITP erosteko hautagai nagusia

2021eko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Rolls Roycek Bain Capital funtsarekin negoziatuko du ITP Aero euskal adarraren salmenta. Bain Capitalen eskutik, Bizkaiko Sener ingeniaritza enpresa berriz ere bihur daitekeITP Aeroren akziodun.

ITPren sortzaile izan zen Sener, baina bere zatia (%53) saldu zion Rolls Royce beste bazkideari, 2016an. Ingalaterrako konpainiak, ordea, salgai jarri zuen iaz, azken urteetan pilatu duen zor handia arindu nahi duelako. 1.600 milioi euro eskatu ditu haren truke.

Salmenta prozesua, ordea, Rolls Roycek nahi duen baino luzeago doa, esku hartze politikoa dela eta. Izan ere, ITPk proiektu militarretan parte hartzen duenez, enpresa estrategikotzat jo zuen Espainiako Gobernuak, eta beto eskubidea du hura saltzeko prozesuan. Bi baldintza jarri ditu Madrilek: erosleen artean industria arloko enpresak egotea eta «espainiarrak» izatea. Formula egokien bila aritu da azken hilabeteetan Rolls Royce, eta negoziazioetan parte hartu du Eusko Jaurlaritzak ere.

Uda hasieran bi funtsek gainditu zuten galbahea: Bain Capital —Sener bazkide duela—, eta Cinven —Espainiako Aciturrirekin eta Euskal Herriko enpresaburu batzuekin—. Lehenengoa hautatu du Rolls Roycek, eta harekin hasiko da negoziatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.