Gipuzkoako papergintzan ere, akordioa urruti

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Negoziazioetan dagoen beste lan hitzarmen handietako bat da Gipuzkoako papergintzakoa. Eta Bizkaiko metalgintzan bezala, akordioak urrun dirudi. Atzo izan zuten beste bilera bat Adegik eta ordezkaritza duten sindikatuek, LHK Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan. Patronalak beste proposamen bat egin zuen, baina motz geratu dela erantzun diote ELA eta LAB sindikatuek.

«Ez da nahikoa», ziurtatu du ELAk, eta mobilizaziorako deia egin die langileei, «lan itun duin bat» lortu ahal izateko. LABek, berriz, nabarmendu du orain arteko protestek eraman dutela Adegi bere eskaintza hobetzera, baina jarraitzen duela onartezina izaten. «Sindikatuen proposamenetan jasotako hainbat gai ez ditu jasotzen, eta jasotzen dituen gai asko legeak ezarritakoak besterik ez dira», esan du LABek. Asteazkenean bilduko dira sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.