Lanaren bidetik ailegatu da gora

Julen Lopetegik orain hemezortzi urte egin zuen estreinaldia entrenatzaile gisa; gerokoa du sona. Azken urteetan goraldia izan du teknikari asteasuarrak: Sevillako prestatzailea da egun.
Julen Lopetegi, aginduak ematen.
Julen Lopetegi, aginduak ematen. JOSE MANUEL VIDAL / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2021eko urtarrilak 9

B ere neurrira egindako talde baten gidaria da Julen Lopetegi (Asteasu, Gipuzkoa, 1966). Zuzendaria nolakoa, halakoxea da Sevilla ere: grinatsua, bizia, eta atzera baino gehiago, aurrera begiratzearen zaleagoa dena. Ez alferrik, parean izan duen aukera bakoitzari helduz aritu da asteasuarra azken urteetan, eta horrek eraman du distira bereziko taldeak zuzentzera.

Garai ona ez zaio berehalakoan iritsi, ordea. Atezain eskularruak erantzi eta gutxira igaro zen aulkira, 2003-2004 sasoian, baina gerora heldu zaio sona. Orain hemezortzi urteko hasiera haiek ondo gogoan ditu Imanol Etxeberria atezain ohiak (Bergara, Gipuzkoa, 1973): «Ordurako ikasten ari zen. Entrenamenduetako ariketez eta jarduten zuen».

Lehendabizi taldekide izan zuen Rayo Vallecanon, eta, ondoren, talde horretako entrenatzaile izatera igaro zen Lopetegi. Euskal jokalari sorta handia zuen Asteasukoak bere esanetara: Jorge Azkoitia, Sergio Corino, Jon Perez Bolo, Iñigo Idiakez eta Etxeberria bera. Hain justu, bergararra Idiakezen ondokoa da Cultural Leonesan, atzoz geroztik.

Lopetegik ez zuen nahi bezalako hasiera ona izan teknikari nagusi gisa, 10. jardunaldian kalera bota baitzuen Rayok: «Bigarren mailan geunden, eta, zoritxarrez, ez zuen zorterik izan. Taldea gaizki hasi zen, eta bota egin zuten», esan du Etxeberriak.

Garai aldrebesa izan zen hura Rayorentzat; sasoi osoan lau entrenatzaile izan zituen, baina egoerak okerretik segitu eta maila galdu zuen. Dena den, egondako aldi laburrean bere estiloaren printzak agerian utzi zituen Lopetegik, Etxeberriaren arabera: «Orain jartzen duen gogo hori bazuen orduan ere. Indarra zuen. Ariketetan, kontzentrazio arloan... Beti esaten zuen jokoan sartuta egon behar zela».

Lehen saialdi haren ondoren bost urteko eten bat egin zuen Lopetegik, aulkietan aritu gabe, harik eta 2008an Real Madril B-ren gidaritza hartu zuen arte —klub horretako arlo teknikoan ari zen bi urte lehenagotik—. Sasoi bat egin zuen han, baina, ezarritako helbururik bete ez zuenez, kluba utzi zuen denboraldi amaieran.

Geldialdi bat, suspertzeko

Real Madrileko bigarren taldearekin izandako esperientziaren ostean, berriz ere itzalean aritu zen Lopetegi: «Dudarik gabe. Ordukoak eragina izan du. Prestatu egin da, eta, gerora heldu zaizkion taldeak zuzentzeko, esperientzia behar da, baina baita formakuntza ere. Eta berak asmatu egin zuen horretan».

Asteasukoak Espainiako Federazioan jardun zuen 2010-2014 aldian, gazte mailetako taldeen prestatzaile, eta azken urte hartan egin zuen futbolaren lehen lerrorako jauzia. Portugalgo Porto talde historikoko teknikari izendatu zuten. Ondoren, Espainiako selekzioko talde nagusiaren ardura hartu ondotik, Real Madrilen aritu zen, eta handik kaleratu eta gero, iritsi zen Sevillara. Bide horretan Lopetegi heldu egin dela dio Etxeberriak: «Argi dago formakuntza izan duela Rayotik atera zenetik. Gorantz egin du nabarmen».

Hain justu, Sevillan lortu du bere ibilbideko loriarik handiena; iaz Europa ligako txapeldun izan zen, eta Espainiako ligan laugarren amaitu zuen, bere taldeak azken jardunaldietan maila izugarri ona erakutsita.

Etxeberriaren esanetan, talde egokia da Sevilla: «Ikusten da joko aldetik ondo aritzen dela. Atzetik hasita, baloia ukitzen dute; nabari da Sevillari lehiakortasun puntua eman diola. Baloia ukitzen dute, baina trantsizio azkarra egiten dute, fisikoki ondo prestatuta daude». Atezain ohi bergararrak zehaztu duenez, «atleta batzuk» dira Sevillako jokalariak, eta horrek modua ematen die partidetan «erritmo bizia» ezartzeko.

Egun ondo egonkortutako teknikaria izanagatik, entrenatzaile gisa estreinaldia egin zuen Lopetegi eta egungoaren artean «bilakaera» bat hauteman du Etxeberriak. Haren esanetan, «hobetu egin du. Bai izaera eta bai jakituria aldetik». Horrek guztiak, baina, ez du sobera harritu Etxeberria: «Beti zegoen gauzei erreparatzen, irakurtzen, eta, halako gogoarekin, litekeena zen jauzi hori ematea. Erakutsi du gai dela talde on batean ondo jarduteko»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eibarren eta Realaren arteko gaurko partida. ©@RealSociedadFEM

Merezitako berdinketa Gipuzkoako derbian

Iñigo Lasa

Bina amaitu da Realaren eta Eibarren arteko derbia. Lau goletatik hiru partidako azkeneko hamar minutuetan sartu dituzte.

Joselu,, Courtois gainditu nahian. ©Endika Portillo / Foku

Mendeurrena zapuztu dio

Julen Etxeberria

Alavesek ez du aukerarik izan Real Madrilen aurka. Espainiako taldeak erabakita utzi du neurketa lehen zatian, hiru goleko aldea lortuta. 

Jon Bautista, jota, Betisek binakoa egin eta gero. ©Javier Etxezarreta / Efe

Azken unean egin dio ihes garaipenak

Jon Ander De la Hoz

Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan garaipena lotzeko, eta Betisek ondo aprobetxatu du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko

Willian Jose, gol bat ospatzen. ©Alejandro Garcia / Efe

Willian Josek Wolverhamptonen jokatuko du denboraldi amaierara arte

Berria

Realak ofizial egin du azken egunetan ahoz aho ibili dena. Ingalaterrrako taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.