LABentzat, «onartezinak dira» Gamesako kaleratzeak

2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Siemens Gamesak herenegun jakinarazi zuen mundu osoan 600 kaleratze egingo dituela, eta LAB sindikatuak esan du lanpostu murrizketa hori «onartezina» dela. Zamudion (Bizkaia) egoitza nagusia duen konpainiak 109 lanpostu desagerraraziko ditu Euskal Herrian eta Madrilen; oraindik ez da jakinarazi zenbat kaleratze izango diren euskal zentroetan, baina aurreikus daiteke dozenaka izango direla. Asteasun, Agoitzen eta Mungian (Gipuzkoa) ez du eraginik izango kaleratze plan horrek, bulegoetako langileei eragingo baitie. LABen ustez, izugarria da neurri horren berri ematea eta, aldi berean, 140 milioi euroren irabaziak aurkeztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.