VW-EN PROPOSAMENA

2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lan baldintzak erlazionatuta daude industria planarekin.

Industria plana
Inbertsioak. Ziurtatu du «beharrezko inbertsioak» egingo dituela eraldaketarako, eta horien artean azpimarratu du prentsa berria egingo dutela.
Produkzioa. Baieztatu du bi modelo elektriko egingo dituela. ID.2X modeloa soilik Iruñean ekoitziko da. Fabrikari malgutasuna emateko, auto elektrikoak eta konbustiokoak egingo dira. 2024an, 256.361 auto egiteko helburua jarri du; 2025ean, 215.000; 2026an, 200.000; 2027an eta 2028an 350.000. Ez du baztertu 390.000 auto egitea.

Lan baldintzak
Soldata. Hiru urteko epean, urtean KPI adina igoko da.
Errendimendu sariak. Langileko 900 euro pagatuko dira: 2024an, 200 euro; 2025ean, 300; 2026an, 400. Azken hori lotuta egongo da autoen jaulkitzearekin, xedeekin eta prestakuntzarekin.
Antolamendua. 2024 erditik 2025 amaierara bi txanda eta erdiz funtzionatuko du fabrikak. Aldi baterako espedienteetarako SARE mekanismoa aktibatzea espero dute.
Kaleratzeak. 400 enplegu «sobran» egongo dira urte eta erdiz. VWek dio akordioak egingo direla eta «absentismoarekin» lotu ditu. Errelebo kontratuetan baldintza berak ezartzea espero du, «betiere indarrean jarraituz gero». Bestela, lehenetsi dute adineko langileek lana uztea.
Baimenak. Baimenen inguruko legedi berria dela-eta, egoera aztertu eta horren arabera, mugagabeko kontratuak egiteko prest da.
Mutualitatea. Urte batez, ohiko gaitzen kudeaketa ez da mutualitatearen esku egongo. «2024an absentismoa hobetzen bada, ez da berriz ezarriko eta bestela bai ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.