Langabe askoko herriak lagunduko ditu Jaurlaritzak

2018ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Inbertsio jakin batzuk %10 diruz lagunduz, inbertsio aktiboa sorrarazi eta langabezia tasa handiko eskualdeetan enplegua sortu. Hori da Eusko Jaurlaritzaren Indartu programaren helburua 2015. urtetik. Aurreko hiru urteetan, Europako Batasunak egoera ahuleko eremutzat jotzen zituen eskualdeetara soilik joan dira diru laguntzak, hots, Ezkerraldeko eta Oiartzualdeko enpresetara. Aurten, ordea, laguntza horiek langabezia handia duten beste herri batzuetara ere iritsiko direla jakinarazi zuen atzo Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak.

Programan atal berri bat zabalduko dute horretarako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat Eustatek emandako langabezia tasa %20 gainditzen duten herriak zerrendatuta. Udalerri horietan, enpresa txiki eta ertainek eska ditzakete laguntzak, Europako Batasunak galarazten duelako enpresa handiak laguntzea. Aldiz, Ezkerraldean eta Oiartzualdean enpresa handien inbertsioak ere lagundu ditzake Jaurlaritzak. Laguntzetara aurkezteko enpresa txikiei eskatzen zaien gutxieneko inbertsioa milioi erdi euro da. Enpresa handiei, berriz, bi milioitik gorako inbertsioak eskatzen zaizkie Indartu laguntzak eskuratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.