Noiz sortua: 2019-06-22 00:30:00

ARRANPLATIK

Has dadila, mesedez

Niko Iurramendi - Donostiarra taldeko arraunlaria

2019ko ekainak 22

Urtero, edozein kirol edo festaren hasierarako irrika izaten dugu. Arraunean ere ez da gutxiago izaten, eta, ETE, KAE 1 eta KAE 2 ligak hasiak diren arren, gaur abiatuko da Eusko Label liga, eta hurrengo asteburuan Euskotren liga. Niri asteburu honetako lehen estropadetan arraun egitea dagokit: Bilboko Ibaizabalen egiten den erlojupeko itogarrian aurrena; eta Zierbenan bigarrena, olatu txiki eta jostagarri artean.

Urte guztia entrenatzen pasatu eta gero, gaur egungo teknologiak direla medio, ez da zaila jakitea trainerua iaz baino azkarrago dabilen edo ez aurreko urtekoen aldean. Horren guztiaren jakitun egoten gara taldekideok, ez baitago traineru barruan lau GPS baino gutxiago daramagun egunik. «Zertarako balio du inoiz baino azkarrago edo oso azkar ibiltzeak, beste hiruk, bik edo traineru bakarrak ere pauso bera eman eta zu atzean utziko bazaitu?». Halako burutazioak etortzen zaizkit azken entrenamenduotan. «Ondo gabiltza, bai, baina zer posturen bueltan? Zazpigarren? Laugarren? Noizbait zerbait irabazteko moduan ibil gintezke? Kaka».

Entrenamendu bakoitzeko hamalau arraunlariko kuadrilla eta alboko ontzian garrasika joan ohi dena biltzen gara une berean. Bakoitzak bere gogoa du. Bakoitzak bere arazoak, bere urduritasuna. Horrek guztiak eta ligaren hasierak halako koktel antzeko bat sortzen dute. Eztabaidak are eta sarriago agertzen dira: gehienetan antzuak, gainera. Halako tirabira sutsu baten erdian egotea suertatu zitzaidan aurrekoan: nire aurrekoak «a» zioen, eta atzekoak ere «a».

Beste traineru eta kiroletan ere halako pasarteak gertatzen direla uste dut. Hau da, urduritasunak bideratzerako unean, ika-mika eta eztabaida axolagabeak sortzen ditugu, tentsio uneetan helduleku bat topatuko dugulakoan. Ez naiz eroso sentitzen, ordea. Beraz, has dadila behingoz.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan COVID-19 gaitzak ez du inor hil du Euskal Herrian, eta hamasei positibo atzeman dituzte PCR probekin. Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Herritarrak paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean ©Jon Urbe / Foku

Beste sei positibo eta hiru hildako jakinarazi ditu Jaurlaritzak, baina agerraldiak «kontrolatuta» daude

Irati Urdalleta Lete

Murgak iragarri du neurriak areagotzea pentsatzen ari direla azken egunetan festa giroan ikusi diren jende pilaketak «mantendu eta orokortu» ezkero

Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat. ©

Santano: «Asteartean gertatutakoa salbuespenezko kasua izan da, eta, zoritxarrez, irudi mediatiko bilakatu da»

Bidasoako Hitza

Ekainaren 30ean (asteartea) Irungo Legia kaleko hiru tabernetan gertatutakoaren gainean aritu berri da Jose Antonio Santano alkatea. Ehunka lagunek bete zuten kalea, inongo distantzia eta maskararik gabe, eta tokian bertan grabatutako bideo batek hautsak harrotu ditu.
Irungo bizilagun batek grabatutako bideoaren irudi bat.

Produktibitatea

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna