Bosteko gogor bati egin beharko dio aurre Gernikak

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ligaxka bigarren postuan amaitu ondoren, Gorzowren aurka arituko da Gernika Eurokopako lehen kanporaketan. Poloniakoa talde gogorra da, baina laburra. Hango ligan ez du partida bat bera ere galdu, eta Eurokopako ligaxkan Galatasaray handiaren aurretik sailkatu da.

Poloniako taldearen indargunea hasierako bostekoa da,denak atzerritarrak. Taldeko izarra Allana Smith da, 2019an WNBAko Draftean zortzigarren postuan aukeratutako hegalekoa. Gainerako taldekideak poloniar gazteak dira, baina gehienbat bost jokalarik jokatu ohi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.