Batez besteko soldataren %60ra igo nahi dute gutxieneko soldata

xabier martin
2020ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pentsioak eta pentsiodunak izan ziren Pedro Sanchezen agerraldiaren protagonistak, baina gutxieneko soldata ere ahoan hartu zuen Espainiako presidenteak, kazetarien galderei erantzuteko izan bazen ere. Gutxieneko soldata batez besteko lansariaren %60ra igotzeko helburua duela jakinarazi zuen, eta konpromiso hori legegintzaldia bukatu aurretik beteko zuela. Baina alor hori elkarrizketa sozialera bideratu zuen Sanchezek, aditzera emanez patronalak eta sindikatuek elkar ulertu beharko dutela. Alegia, akordiorik ez bada, eta CEOE ados egon gabe, ikusi beharko dela gobernua gai den ala ez gutxieneko soldata igotzeko.

Bruselan dauka oinarria Sanchezen gobernuak beretzat hartu duen batez besteko soldataren %60ko erreferentzia horrek. Europako Batzordeak batasuneko kideei erreferentzia hori proposatu die Europako gutxieneko soldata bat adosteko bidean. Espainian, 16.329 euro inguruko gutxieneko soldata gordina egongo litzateke egungo batez bestekoa aintzat hartuz; alegia, hamalau lansariko 1.166 euroko soldata. Gaur egun, 900 eurokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.