Txina %8,1 hazi da, baina abaila galtzen ari da

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Iaz ere munduko hazkunde tasa handienetako bat izan zuen Txinak, %8,1ekoa. Kontuan hartu behar da, gainera, 2020an uzkurtu ez zen bakarrenetako bat izan zela.

Baina datu horrek ez du ezkutatzerik 2021ean arrakala batzuk azaldu zirela Txinako eredu ekonomikoan. Pekingo gobernuak eraikitzaile handien kredituen iturria itxi zuen, hainbat urtez ekonomiaren motor nagusietako bat izan ondoren, gehiegi zorpetu zirela uste baitzuen. Horrek porrotaren atarian jarri ditu Evergrande eta beste talde handi batzuk, eta sektore osoa moteltzea eragin. Gainera, koronabirus kasu guztiak desagerrarazteko politika zorrotza eragin ekonomikoa izaten ari da, hiri handi asko ixteak kontsumoa apaldu duelako.

Ondorioz, hazkundea erritmoa galtzen aritu da urteak aurrera egin ahala, eta azken hiruhilekoan izan zuen txikiena, %4koa. Xi Jinpingen gobernuak hartu ditu lehen neurriak ekonomiari bultzada emateko: bankuen kapital eskariak txikitu dizkie, eta interes tasak apaltzen hasi da. Neurri gehiago espero dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.