Gerra komertzialak geldotu egingo du hazkundea

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak iragarri du munduko ekonomiaren hazkundea hamarren bat motelduko dela aurten, eta %3,2ko erritmoan hedatuko dela BPG barne produktu gordina. Geldotzea gerra komertzialak eragindako ziurgabetasunari egotzi dio erakundeak. «Munduko ekonomia ez dago ondo, eta okerrera egingo du, baldin eta ez badira baretzen tentsio komertzialak», adierazi zuen atzo Angel Gurria OCDEren idazkari nagusiak. «Tentsio komertzialak munduko ekonomia ahula ezegonkortzen ari dira». Hala ere, euroguneko hazkunde aurreikuspena bi hamarren handitu du 2019rako, %1,2ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.