Jai parekideak helburu

Bilboko Udalak erasoen aurkako kanpaina bat aurkeztu du Aste Nagusirako. Konpartsek 'Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu' mezua duten banderatxoekin bete dute jaigunea.

Erasoen aurkako jarrera azaltzeko, banderak eskegi dituzte. MARISOL RAMIREZ/FOKU.
Uxue Gutierrez Lorenzo.
Bilbo
2018ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Hamar urte daramate udalak zein konpartsek sexu erasoak saihesteko kanpainetan murgilduta. Aurtengo Aste Nagusian ere kanpaina prestatudute biek ala biek.

Konpartsek, jaiak bizitzaren zentroan jartzen dituztela adierazi dute, eta jai gunea banderatxo morez josi. Horretan aritu ziren atzo hainbat konpartsakide. Banderatxoetan irakurri daitekeen mezua lau haizetara zabaldu nahi dute jaietan, hitzak jarrera bihurtuz: Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu. Eranskailuak, pankartak eta autodefentsa feministaren aldarriak ere nonahi ikus daitezke. Gozamena, errespetua eta zaintza ardatz, jai parekideak dituzte helburu: «Erasorik gabeko jaigune bat marraztu nahi dugu», azaldu dute.

Azken egunetan konpartsa guztietako emakumeak batu dira, erasoen aurka daudela argi utzi eta elkarrekin aurre egingo dietela iragartzeko. Jarrera matxisten aurka «hortzak erakusteko» prest daude, eroso sentituko diren jai gunea eraikitzeko bidean. Azken urteetan bezala, erasorik ematekotan informazio bila konpartsengana jotzera dei egin dute. Erasoen aurkako protokoloaprest dute, eta edozein erasoren berri izatekotan aktibatuko dute.

Udalak, bestalde, Ez beti da ez testua duten kartelak jarri ditu hiriko hamaika puntutan, Bilbora datozenei ohartarazteko «Bilbo eraso sexisten aurka dagoen gunea» dela. Urte osoko protokoloa aplikatzen jarraituko dute, eta eraso baten berri bada aktibatuko dute.

Era berean, informazio gunea ezarriko dute Areatzan, bihartik hasi eta datorren larunbatera arte, 18:00etatik 20:30era. Aurten, gida bat osatu dute emakumezkoei zein gizonezkoei aholkuak emateko, erasoen inguruan haiek egiten duten interpretazioa plazaratzeko eta erasorik gabeko jai gunea bermatzeko. Gidaedozeinek du eskuragarri, informazio gunean zein bertsio digitalean.

Pauso bat harago ere joan nahi dute, Ez beti da ez jarreraz gain,emakumezkoek «bai esan ahal izateko askatasun osoa» izan dezaten. Erasorik gabeko jaiak sustatzeaz gain, udaleko ordezkariek adierazi dute harreman «libre eta berdintasunezkoetan» oinarritzen diren jaiak lortu nahi dituztela.

Udalak eta konpartsek herritarrei inplikatzeko eta parte hartzeko eskatu diete. Erasoak arbuiatzeko eta, pairatzekotan, salatzeko. Era berean, protokoloa aktibatzekotan, deialdiei adi egon eta bertaratzeko eskaria egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.