Munduko burtsen erorikoa

2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Burtsen jaitsiera ez da Euskal Herrian bakarrik izan. MSCI Worldek aztertutako munduko 23 herrialdetako burtsen batez besteko galera %20tik gorakoa izan da. Izan ere, urterik okerrena izan dute, Lehman Brothersen porrotak hondamendia eragin zuenetik 2008an.

Jaitsiera handiak izan dira AEBetan —%33,5 galdu du Nasdaq indizeak, %19,9 S&P500-ek eta %9,1 Dow Jonesek— eta Asian—%15,4 utzi du Shanghaiko Hansengek—. Apalagoak izan dira Europan, ziur aski haietan azken urteetan ez direlako gertatu beste leku batzuetan izandako gorakada ikusgarriak. Edonola ere, DAXek %12,3 galdu du, Parisko CACek %9,5 eta Madrilgo Ibexek %5,6.

Salbuespen bakarra Londresko FTSE 100; %0.9 igo da, nahiz eta Erresuma Batua den Mendebaldeko Europan datu ekonomikorik txarrenak dituen herrialdea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.