Hamar urteren buruan, Espainia prozeduratik at

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
2009. urtean, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburu zela, Espainiaren aurkako zigor prozedura zabaldu zuen Europako Batzordeak, 2007an %1,8ko superabita izatetik 2008an %4,4ko defizit publikoa izatera igaro zelako. Krisiak diru sarrerak jaitsi zituenez, EBko kide gehienek gainditu zuten defizitaren %3ko muga, eta prozeduran sartu zituzten. Baina haietako inork ez ditu hamar urte egin Bruselaren begiradapean, inoiz iritsi ez den zigor baten arriskupean. Frantzia izan du gertuen, bederatzi urterekin.

2009an jo zuen goia Espainiaren defizitak —%11— eta lau luzapen eskatu behar izan ditu, kontu publikoak txukundu ezinik ibili delako. Azkenean, iaz lortu zuen %3ko langatik jaistea: BPGaren %2,5eko desoreka izan zuen, agindutako %2,2aren gainetik, baina nahikoa Bruselak zerrenda beltzetik ateratzeko. Atzo eskatu zuen, eta baliteke datorren astean onartzea finantza ministroek.

Prozeduratik at geratu arren, Europako Batzordearen begiradapean geratuko da Espainia, eta jada ohartarazi dio diru sarrerak handitu beharko dituela defizita berriro gora ez egiteko, eta zorra %97tik behera jaisteko. Aldi berean, aurpegiratu dio behin-behineko kontratu gehiegi egitea, eta pobrezia maila handia izatea, batez ere haurren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.