GAKOAK

2019ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kaleratzeak. Bulegoetatik seiehun langile kendu nahi ditu Siemens Gamesak datozen bi urteetan. Egituran kostuak txikitzeko egin nahi du hori, ekoizpena ukitu gabe. Zamudioren, Sarrigurenen eta Madrilen artean 109 izango dira.

Emaitzak. 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30era arteko zerga urtean,140 milioi irabazi ditu, iaz halako bi.

Salmentak. 10.230 milioi euroraino iritsi dira salmentak (+%12,1). Onshore edo lurreko eolikoan, AEBak (%27) eta India (%20) dira merkatu nagusiak, eta offshore edo itsasokoan, berriz, Taiwan batu zaie Europa iparraldeko bezeroei.

Eskariak. Inoizko eskari poltsarik handienadu: 25.507 milioi euro, urtebete lehenago baino %11,9 gehiago. Horietatik %47 dagozkio parke eolikoei lotutako zerbitzuei, %28 lurreko parke eolikoen salmentei, eta %25, berriz, itsasoko parkeei.

Errentagarritasuna. Asko saldu arren, Siemens Gamesa kezkatuta dago negozioaren errentagarritasunarekin. Izan ere, lehia gogorraren ondorioz, 2016-2018 epean %20 inguru merkatu dira haize errotak. Azkenaldian, prezioak egonkortu egin dira, eta lehiakide asko oso larri daudenez —lau soilik geratzea espero du—, errentagarritasuna oraingo emaitza operatiboen %5,5-7 izatetik %8-10era jauzi egitea espero du, 2022. urterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.