PCBk aldi baterako erregulazioa egiteko asmoa du

Imanol Magro Eizmendi.
<i>Bilbo</i>
2021eko martxoaren 11
00:00
Entzun
Precision Castings Bilbaoko zuzendaritzak langileei jakinarazi die aldi baterako lan erregulazioa martxan jarri nahi duela. ITP barnean dagoen enpresak gaur jakinaraziko die Sestaoko eta Barakaldoko (Bizkaia) plantetako langileei erregulazio horiek zer baldintza izango dituzten.

Neurri hori otsailean 83 langile kaleratu eta azken urtean aldi baterako 120 langileri kontratua ez berritu ondoren iritsi da. ITPren fundizioa da PCB, eta abuztuan aldi baterako beste erregulazio bat egiten saiatu zen; epaile batek atzera bota zion, ez zegoelako arrazoi objektiborik.

Kaleratzeen auzia ere epaitegietan dago, eta batzordeak presioa egiten jarraitu nahi du. Hori dela-eta, larunbat eguerdian manifestazioa deitu du Barakaldoko Herriko Plazatik (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.