Euskal izenek frantsesez idatzirik segituko dute Kanbon

Erredakzioa
2023ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Celhaya ala Zelaia zentroa? Karrikak izendatzeko hizkuntzaren hautuak kalapita sortu du Kanboko (Lapurdi) Herriko Etxean, Euskal Irratiek jakinarazi dutenez. Abenduan, herriko kontseiluak erabaki zuen frantsesezko ortografiarekin idatziak ziren bideen izenak berriz euskaratzea. Baina gehiengoko hautetsiek zalantzan jarri nahi dute orain adostutakoa.

Egoera ulertezina zaio Liliane Hirigoien Nahi Dugun Herria talde abertzaleko kideari: «Aho batez hartu zen erabakia. Lau hilabete berantago, gibel egiteko xedea aurkeztu digute, argumentu irrazionalekin. Izugarri ongi ulertu dugu talde horretako batzuk euskararen kontra borrokan ari direla etengabe», salatu du.

Christian Deveze auzapezak, haatik, erran du ez dela gibel egitea. Irizpideak bete dituztela argudiatu du: «Ez dugu batere gibelera egiten, baina ñabardura bat gehitu nahi diogu, bide batzuen izenak frantses toponimian eta jatorrizko ortografian atxiki ahal izateko, izen bereziak direlarik. Merkantzien helarazteko, pertsonen segurtasunerako eta berriki informatika sarerako, adibidez; hori dena helbideratzearen arazoa da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.