BAKARRIZKETA

Alarma gorria Erresuma Batuan: garagardoa errazionatzen hasteko bidean

BERRIA.
xabier martin
2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
1 Bai zera! Garagardo nahikorik ez dagoela ingeles egarrituentzat? Egongo ez da ba! Garagardo emaria gera ez dadin beharrezkoa den CO2a da gutxitzen doana. Izan ere, karbono dioxidoa behar-beharrezkoa da okelaren eta, oro har, edarien industrian.

2 Horrenbeste kutsatzen duen CO2ri buruz ari zara? Bai, noski. «Karbono dioxidoaren hornidura oztopatu duen egoera okerrena da azken hamarkadetan», esan du Gas World aldizkari espezializatuak. Coca-Colak berak botilatze jarduera eten egin behar izan du Erresuma Batuko hainbat fabrikatan. Eta Heinekenek beste hainbeste egin behar izan du.

3 Ozono geruzari kalte egiten ari den gasa baliatzen dugula ahotik behera sartzen duguna ekoizteko? Baietz, garagardoaren eta freskagarrien gasa karbono dioxidoa dela. Entsaladak eta haragi freskoa paketatzeko CO2 erabiltzen da. Are, zerriak eta oilaskoak zorabiatzeko ere baliatzen dute hiltegietan.

4 Eta zergatik dago karbono dioxidoaren eskasia? Funtsean, beste produktu baten ekoizpen prozesutik eratorritakoa delako. Amoniakoa ongarrien industriarako ekoizten dute hainbat fabrikak, eta haien soberakina da CO2a. Bioetanol plantak ere karbono dioxidoaren iturri dira. Eta fabrika horietako asko itxita daude azken asteetan.

5 Zergatik? Ongarriak batez ere ipar hemisferioaren neguan erabiltzen direlako gehien, eta, orain, mantentze lanak egiteko ixten dituztelako fabrika ugari. Erresuma Batuan, kasurako, bakarrik bi planta daude CO2 hornidurari eusteko, eta ez da nahikoa garagardo eta freskagarrien botilatzaileentzat.

6 CO2 kutsagarriaren salneurria igoko zen, orduan. Litekeena da, baina amoniakoarena asko jaitsi da, eta horrek ez du laguntzen. Gainera, munduko futbol txapelketak garagardoaren kontsumoa nabarmen igoarazi du, eta horrek ere azaltzen du Erresuma Batuko hainbat tabernatan dituzten arazoak garagardoa zerbitzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.