KRONOLOGIA

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
2011. Muammar Gaddafi lau hamarkadatan Libian agindu zuen buruzagia hil zuten NATOk lagundu zuen matxinada batean. Matxinada babestu zuten herrialdeek NTC Trantsiziorako Kontseilu Nazionala onartu zuten agintetzat.

2012. GNC Batzar Nazional Orokorrerako hauteskundeak egin zituzten, eta NTCk hari eman zion boterea.

2014. Parlamentua bitan zatitu zen: Tripolin gelditu zen GNC, koalizio armatu islamista batek babestuta, eta Tobruk hirira joan zen Ordezkarien Ganbera sortu berria, Khalifa Haftarren miliziak babestuta. NBEk eta herrialde gehienek Ordezkarien Ganbera onartu zuten herrialdeko agintetzat.

2016. Negoziazioen ondoren, NBEk batasuneko gobernu bat aurkeztu zuen, Fajez al-Serraj buru zuela. Tripolin agintea ezartzea lortu zuen, baina ez Tobruken.

2019. Tripoli hartzeko erasoaldi bat hasi zuen Haftar ekialdeko buruzagi militarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.