Albistea entzun

EIBAR 0 OSASUNA 2

Anbizioa, beharraren gainetik

Osasunak nagusitasunez irabazi dio Eibarri Ipuruan. Ruben Garciak sartu ditu golak
Marc Cardona eta Nacho Vidal, Ruben Garciari besarkatuta, hark bigarren gola sartu berritan, atzo, Ipuruan.
Marc Cardona eta Nacho Vidal, Ruben Garciari besarkatuta, hark bigarren gola sartu berritan, atzo, Ipuruan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2020ko uztailak 3

Golak. 0-1: Ruben Garciak (6. min). 0-2 : Ruben Garciak (74. min). Epailea. Munuera Montero. Txartel horiak Eibarreko Roberri eta Osasunako Gallegori.

Osasunaren ilusioa Eibarren beharra baino gehiago izan zen atzo Ipuruan. Nafarrek jada poltsikoan zuten salbazioa, baina sasoia ahalik eta postu onenean bukatzeko anbizioa dute, eta horren erakusgarri izan zen atzoko lehia. Itxura sendo eta lehiakorra eman zuten, eta hasi eta buka, gipuzkoarrak baino gehiago izan ziren. Mendilibarrenek urrats handia egin zezaketen mailari eusteko bidean, baina beste batean izan beharko du. Atzetik izan ziren ia partida osoan, eta ez ziren gai izan ohiko jokoa egin eta gorritxoak estu hartzeko. Jaisteko postuak gertuago dituzte orain: sei puntura. Osasunak distantzia berera ditu Europako postuak. 44 punturekin, ahaztu da jada salbazioaren borrokaz. Gozatzeko eta gora begiratzeko ordua dute Arrasaterenek.

Denboraldiko azken euskal derbia izan zen atzokoa. Aurrenekoa ere Eibarrek eta Osasunak jokatu zuten, Sadarren, iazko abuztuaren 24an. Partida hartan, aurkariaren presioa saihestea izan zen bi taldeen lehentasuna. Bada, asmo berbera erakutsi zuten atzokoan. Arriskutsuegia zen baloia atzetik motzean ateratzea; beraz, gora bidaltzea beste aukerarik ez zegoen. Gidoi horretara Osasuna egokitu zen hobekien. Eibarrek lerroak oso aurrean paratzen dituela baliatuz, min handia egin zuen atzelarien bizkarrera egindako bidalketekin. Horixe izan zen lehen golaren jatorria, neurketa hasi berritan. Pase luze bat gola sartzeko pase bihurtu zuen Ruben Garciak, buruz, eta Arnaiz ia bakarrik utzi. Area ertzean falta egin zioten hari, eta Rubenek 0-1ekoa baliatu zuen abagunea, ezkerkada zehatz baten bidez.

Eibar ez zen berehala erantzuteko kapaza izan. Aurkariak kaiolan sartzea gustatzen zaio Jose Luis Mendilibarri, baina gorritxoek ez zioten horretarako aukerarik eman. Lanak eginak zituzten, baina ez ziren bertan goxo gelditu. Etxean deseroso sentiarazi zuten Eibar. Hori bai, akats larria egin zuten 14. minutuan, eta garesti ordaintzear izan ziren. Baloia atzeko lerroan jokatzen hasi ziren, eta gain-gainera etorri zitzaizkien gipuzkoarrak. David Garcia atzera jokatu beharrean gelditu zen, eta, presioaren ondorioz, pasea labur atera zitzaion. Pedro Leonek hartu zuen baloia, eta izkin egin Sergio Herrerari. Atezainak falta egin zion, baina jarraitu egin zuen hegalekoak, eta baloia atera bideratzen asmatu ez. Jokaldia amaitu ostean, txartel gorria eskatu zuten etxekoek.

Osasuna, nolanahi, ez zen ikaratu, eta berea egiten, hau da, joko zuzenaren bidez Eibar estu hartzen jarraitu zuen. 24. minutuan, Arnaizek gora errematatu zuen Torresen pase luzea. Hortik gutxira, estutzen hasi zen Mendilibarren taldea. Erritmo apur bat sartu zien jokaldiei, eta hala, nafarren ate ingurura hurbildu. Oliveirak aukera ona izan zuen korner baten osteko jokaldian, baina haren jaurtiketa Kike Garciak oztopatu zuen. Dena den, Osasuna solteago zegoen baloiarekin, eta erasokor agertu zen atsedenaren aurreko minutuetan.

Bata kamuts, bestea zorrotz

Gauzak gutxi aldatu ziren aldageletatik bueltan. Gozakaitz jarraitzen zuen Eibarrek, jokoa eta gol aukerak sortzeko arazo handiekin. Modurik ez zeukan nafarren ate ingurura iristeko. Oso ondo zeuden kokatuta gorritxoak, eta, hori gutxi balitz bezala, espazioez baliatzen jarraitu zuten. Ekimen gutxi, baina zorroztasun handia izan zuten. Gertu zen 0-2koa. Banakoa ere hurbil izan zen 71. minutuan: Cotek erdiraketa bikaina egin zuen urrutitik, baina Sergio Herrerak gelditu egin zuen Kikek ateko zuloan egindako errematea. Aukera horrek Eibarren itxaropena piztu zuen, baina ezerezean gelditu zen berehala. Kontraeraso bikaina egin zuten Arrasaterenek, Torresek hasi, Cardonak gidatu eta Rubenek patxadaz bukatua.

0-2koarekin, erabakita gelditu zen lehia. Baita Euskal Herria Txapelaren laugarren aldiko finala ere. Bertan izango da Osasuna, atzoko garaipenari esker. Reala izango du aurkari. Data eta lekua zehazteke daude oraindik.

EUSKAL HERRIA TXAPELA

Pt. J I B G A K

. 1. Reala 16 8 5 1 2 16 11

. 2. Osasuna 14 8 4 2 2 13 9.

3. Alaves 12 8 4 0 4 10 12.

3. Athletic 11 8 3 2 3 10 8

5. Eibar 3 8 0 3 5 5 14

. Finalera

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Lehia bakar bat ez dugu hasi eta buka ondo jokatu»

Julen Etxeberria

Elezkano II.ak eta Zabaletak txapela irabazi zuten iaz, eta aurten ere bikain hasi ziren, lehen zortzi partidetatik zazpi irabazita. Baina galdu egin dituzte azkeneko biak. Atzelariak dio «konfiantza pixka bat» falta zaiela, baina «ziur» da suspertuko direla.
Portugaleteko emakumezkoen trainerua uretan sartu berritan, igandean herrian bertan jokatu zen traineru jaitsieraren aurretik. ©I. SUAREZ / SAN NIKOLAS ARRAUN ELKARTEA

Portugaletek emakumezkoen trainerua izango du berriz aurten

Aitor Manterola Garate

Portugaletek emakumezkoen trainerua izango du berriz aurten. Etxeko arraunlariz osatuta egongo da ia erabat, eta 2018an hasi zen ametsa beteko dute. Urtebete lehenago lehiatu zen soilik 'Jarrillera'.

Kopuruz antzera, baina soinean kolore berriak dituztela

Kopuruz antzera, baina soinean kolore berriak dituztela

Eñaut Agirrebengoa

Euskal Herriko 42 txirrindulari ariko dira aurten profesionaletan, horietatik hamabi World Tourrean. Movistar bilakatu da eliteko bilgune

«Movistarren, baldintza guztiak betetzen dira ongi eta gustura sentitu nadin»

«Movistarren, baldintza guztiak betetzen dira ongi eta gustura sentitu nadin»

Eñaut Agirrebengoa

Bi urtez Astanan aritu ondoren, denboraldi honetan Movistarren elastikoa jantziko du Aranburuk. Elitean urratsak egiten jarraitu nahi du, arreta klasikoetan jarrita. Printzipioz, ez da lehiatuko Euskal Herriko Itzulian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.