Azoka
Sustrai sakoneko azoka
Zuhaitzak, zuhaixkak, landareak, haziak, barazki landare ekologikoak... Horrelakoak izanen dira gaur Tolosako Zuhaitz azokan. Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 16 mintegik parte hartuko dute, eta haien produktuak salgai paratuko dituzte Triangelu plazan. Landare eta zuhaitz mota ugari izanen dira egun osoan, eta horiei buruzko zehaztasunak galdetzeko tokia ere izanen da.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu