Azoka

Marrazkien unibertsoan

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Era guztietako teknika eta euskarrietako irudiak dituzten postuz beteko da gaur eta bihar Gasteizko Montehermoso kulturgunea. Izan ere, han egingo dute Mazoka marrazki jaialdia, eta Euskal Herriko eta Europako 40 marrazkilari batuko ditu. Koadernaketa tailerra, bisita gidatuak, aurkezpenak eta sinatzeak egingo dituzte. Ekintzetan parte hartzeko, www.mazoka.org webgunean eman behar da izena.

Mazoka

Gaur eta bihar, 11:00etatik aurrera, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.