Sindikatuek bost greba egunei eutsiko diete Bizkaiko metalean

Lander Muñagorri Garmendia -

2019ko irailak 19
Sindikatuek eta patronalak Bizkaiko metalaren lan ituna negoziatzeko 23. bilera egin zuten atzo, eta, aurreko guztietan bezala, hurrengo bilera eguna zehaztu zuten bakarrik: datorren astelehenerako jarri dute zita. Gainerakoan, bi aldeek ez dute jarrera aldatu, eta sindikatuek bost eguneko lanuzte deialdiari eutsiko diote. Hilaren 30ean hasi eta urriaren 4ra arte, beharginek sektoreko lantegiak geldituko dituzte. Dena den, greba egun horiek baino lehen, gaur Durangon bilduko dira protesta egitera, eta larunbatean manifestazio bat egingo dute Bilbon. ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO eta CNT sindikatuek berriz eskatuko diote lan hitzarmen «duin bat» FVEM patronalari.

Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera bat proposatzeaz gain. ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez, atzoko bileran ez zuten ezer berririk eraman mahaira, horiez gain. Sindikatuaren ustetan, neurri horiek ez dira nahikoak: «Genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko testuek ez dituzte enpresak inola ere derrigortzen; gai horietan ez dago aurrerapausorik». Soldaten inguruko proposamenak ere «oso eragin txikia» duela esan zuen sindikatuak. Bestalde, oharrean salatu zuten patronalak ez duela ezer hitz egin nahi subrogazio eskubideari buruz.

Bizkaiko metaleko gatazkak eragin handia dauka lurraldean. Sektoreko azken ituna 2011n iraungi zen, eta orduz geroztik daude hitzarmenik gabe. Lan Harremanen Kontseiluko iturrien arabera, maiatzean 58.188 pertsonak egiten zuten lan Bizkaian dauden 3.832 enpresetan. Horregatik, hitzarmen berriak behargin askori eragingo lioke.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna