Manifestazioa eginen dute bihar Baionan

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pentsioen erreformaren kontra Baionako karrikak bete nahi dituzte bihar sindikatuek, Frantziako Gobernuaren aitzinean erakustaldia egiteko. Azken asteetan ekintza andana egin dituzte ekonomia blokeatzeko eta erreformaren kontrako mezua zabaltzeko. Baionako eta inguruetako ikastetxeen itzulia egiteko asmoa dute gaur, greba mugimendua indartzeko asmoz. Bihar goizean goiz ekintza bat eginen dutela iragarri dute, eta 10:30ean manifestazio batera deitu dute Lan Burtsatik abiatuta. Ondoren Black Rock inbertsio funtsari lotutako ekintza bat eginen dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.