Manifestazio bateratu bat egingo dute Arabako enpleguaren defentsan

aitor biain
Gasteiz
2021eko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Arabako enplegu «duinaren» aldeko manifestazio bateratua egingo dute hilaren 30ean, Gasteizen. Hainbat enpresatako eta sektoretako langileek egin dute protestarako deialdia; uste dute egungo egoerak lantokiak «gainditzen» dituela eta «herritar guztiei» eragiten diela. «Ezin dugu beste alde batera begiratu; enplegu duinaren aurkako eraso sistematikoak edonori eragin diezaioke». Hala, indarrak batzea erabaki dute, erantzuna ere «bateratua, globala eta plurala» izateko.

Aitor Bezares Aernovako langile batzordeko kideak azaldu du langileek Los Angeles elizan egindako itxialdiaren emaitza dela manifestazioa. Uste dute kasu bakoitza «partikularra» bada ere, eta erantzun zehatzak behar badira ere, «antzeko arazoak» dituztela denek: «administrazioaren indiferentzia» da horietako bat, hain zuzen. «Ezin dugu ez ikusiarena egin milaka langileren urteetako lana estutasunean jartzen duten bitartean, eta administrazioak pandemiaren kudeaketan egiten dituen hutsen erantzule egiten dituenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.