Lehenengo jardunaldia, bertan behera
Atzo zen hastekoa emakumezkoen Espainiako Lehen Maila, baina ez zen hala izan. Epaileek eta marrazainek greba egitea erabaki zuten azkenean, dituzten lan baldintza «eskasak» salatzeko. Realak Atletico Madrilen zelaian zuen neurketa, 12:00etan, baina, jokalariak zelaira irten baziren ere, ez zen epailerik bertaratu. Ordu erdiko itxaronaldiaren ostean, bertan behera gelditu zen norgehiagoka. Halaber, Athleticek Tenerifen (Espainia) zuen partida, eta lehia hura ere ez zen jokatu.
Bestalde, epaileek baieztatu dutenez, agerraldi bat egingo dute bihar, egoeraren nondik norakoen berri emateko.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.