Jon Ander De la Hoz.
ANTXERRITIK

Marealdi bat sentipen

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Traineruak baldan kokatuta, ailegatu da balantzea egiteko garaia. Nork bere ikuskeratik egingo du balorazioa, eta zilegi bekit estreinaldia egin duenaren iritziaematea. Eusko Label liga amaitu eta bi egunera, eginda daude kirol ikuspegiari dagozkion hausnarketak, eta, egiari zor, neurea ez litzateke batere objektiboa izango —halakorik existitzen bada, bederen—.

Hargatik, zer hobe erraietan ondutako gogoetak plazaratzea baino. Sentipenek indartzen dute zerbaitenganako lotura. Horixe: lotua iruditu zait Eusko Label liga. Bizia bezain trinkoa. Hedaduraz, pentsatzen dut Euskotren ligaren kasuan ere halaxe izango dela.

Trinkotasuna halakoa da, ezen nekeza baita astez asteko hausnarketa sosegaturik egitea. Sasoi betean, esan nahi dut. Gizonezkoen beste ligekin alderatuta, exijenteagoa da Eusko Label liga. Eta hala behar du, txapelketa nagusia denez gero.

Bistakoa denez, handiagoa da oihartzuna ere. Pentsatzen dut traineru bakoitzaren udak zerikusia izango duela horretan, baina aurtengo sasoia erauntsi baten gisan igaro zait. Edo zaigu. Besteren artean, jendearen arreta trinkotasuna adinakoa dela. Aurten, alimalekoa. Zer esanik ez ezezagunena ere lehengusua den herri bat 49 urteren ostean Kontxara sailkatu eta gero.

Lerro hauek irakurrita, bakarren batek pentsa dezake esperientzia txarra izan dela, akituta gaudela, eta damuaren ezpata barruraino sartua dugula. Ezta hurrik eman ere: sentipen horiek biltzea bizi-bizi zauden seinale da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.