Albistea entzun

Ibilera bizkortu nahian

Osasunak Vila-realen aurka jokatuko du gaur Sadarren, eta Realak, Elxen kontra Anoetan. Europako postuen lehian indartu nahi dute
Lucas Torro, Luca de la Torre Celtako jokalariarekin lehian.
Lucas Torro, Luca de la Torre Celtako jokalariarekin lehian. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2023ko martxoak 19

Ligan abiadura galdu dute Osasunak eta Realak. Izan ere, nekez irabazi dute partidarik azkenaldian: nafarrek azken zortzi lehietatik bakarrean lortu dute sari nagusia, eta gipuzkoarrek lau jardunaldi daramatzate garaipenik ospatu gabe. Hala, gauzak zaildu egin zaizkie goiko postuen borrokan: Osasunari lausotzen ari zaio Europarako sailkatzeko ametsa, eta Realak kolokan du Txapeldunen Ligarako sailkatzea. Bada, garaipen suspergarriak lortzen saiatuko dira gaur, Vila-Realen (16:15, Movistar) eta Elxen aurka (16:15, Dazn).

Gorritxoek alde batera utzi nahi dute azken partidetan epaileen erabakien harira sortu den zalaparta. Era berean, Espainiako Kopako lehia erabakigarriarekin ere ez dute arretarik galdu nahi, geroz eta gertuago dagoen arren. Puntuak hirunaka behar dituzte ligan, salbazioa albait azkarren lortzeko, eta Europari begira segitzeko. Urrats handia egingo lukete Sadarren Vila-real menderatuko balute. Jardunaldia Europako postuetan hasi du Quique Setienen taldeak, eta nafarrak puntu bakarrera hurbil dakizkioke.

Horretarako, gol faltari irtenbidea topatu beharko diote Jagoba Arrasateren jokalariek. Izan ere, ligako azken 11 partidetan sei gol sartu dituzte bakarrik, eta horietatik hiru Sevillari sartu zizkioten. Bi jardunaldi daramatzate baloirik sareratu gabe, eta erasoan hutsune garrantzitsua izango dute gaur, Aimar Oroz zigortuta baitago. Ruben Peña, berriz, lesiotik osatzen ari da oraindik.

Reala, zauriak miazkatzera

Teknikari gorritxoak gogotsu dakusa taldea. «Etxean jokatu eta irudirik onena emateko ilusio handia dugu. Gainera, hobeto sentituz eta puntu gehiagorekin joan nahi dugu geldialdira». Vila-real Konferentzia ligatik kanpo geratu zen ostegunean, baina aurkari gaiztotzat du Arrasatek «Beti dute baloia, eta deseroso sentiarazi behar ditugu».

Realari ere bukatu zaio Europako bidaia, eta orain, ligako jardunari buru-belarri lotzea dagokio. Lau garaipen kateatu zituen Munduko Koparen ostean, baina azken zazpi neurketetatik bat baino ez du irabazi. Hala, Atletico Madrilen aurrea hartu dio sailkapenean, eta laugarren postua ere ez du ziurra, orpoz orpo jarraika baitu Betis; hiru puntu eskasera dauka. Bada, aukera ona izango du gaur azkenaldiko nahigabeak ahaztu eta bide onera itzultzeko, Elxen, azkenaren aurka.

Osasuna ez ezik, Reala ere antzu dabil erasoan. Ez zen gauza izan Erromari golik egiteko, eta ligan, bi aldiz bakarrik zulatu du aurkarien atea azken lau partidetan. Golarekin adiskidetzen saiatuko dira gaur Imanol Alguacilen jokalariak, zaleen babesean. Merino eta Carlos Fernandez ezingo ditu zelairatu teknikari txuri-urdinak, zigorra bete behar baitute. Bestalde, minez jarraitzen dute Aritz Elustondok eta Sadiqek. «Nahitaez» irabazteko lehia da, Imanolen ustez. Baikorra da aurrera begira: «Azken hamabi partidetan, gehi Erromaren aurkako bietan egin duguna egiten badugu berriro, ez dut kezkatuta egoteko motiborik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek

Maria Txibite lehendakaria Iñaki Perurenari gurutzea ematen, atzo, Iruñean. ©Jesus Diges / EFE

Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian»

Paulo Ostolaza

Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.

Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.