Errepikapena «salbuespena» izatea hitzartu dute PSOE, UP eta EH Bilduk

Erredakzioa
Gasteiz
2020ko urriaren 29a
00:00
Entzun
LOMCE legearen erreformari taldeek aurkeztutako zuzenketak ari dira eztabaidatzen egunotan Espainiako Kongresuan, eta atzo PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk adostu zuten jarraibide gisa ezartzea errepikapena «salbuespena» izatea, eta ikasturtea igaro ahal izatea hiru ikasgaitan ebaluazio negatiboa edukita ere. Hiru alderdiek erdibideko zuzenketa batean jaso dute akordio hori. Proposamenean azaldu dute ikasleek ikasturtea gainditu ahal izango dutela «ikasgaien helburuak» lortzen dituztenean, nahiz eta bi ikasgaitan baino gehiagotan ebaluazio negatiboa izan. Halaber, irakasleek erabaki ahal izango dute, ebaluazio negatiboa duten ikasgaien «izaera» aintzat hartuta, ikasleak ikasturtea gainditzea, zuzenketak dioenez.

Azken hilabeteetan polemika handia sortu du gai horrek. Joan den apirilean, pandemiaren erdian, Isabel Zelaa Espainiako Hezkuntza ministroak erkidegoei irizpidea eman zien ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko, eta errepikatzea «salbuespen neurri» gisa ezarri zuen. Hain justu, erabaki hura ikertzen ari da Es painiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza, erabaki hori prebarikazio delitua izan daitekeelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.