Albistea entzun

BAKARRIZKETA

«Ontza bat txokolate goizian garestiena...»

RAYNER PEÑA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Imanol Magro Eizmendi -

2023ko apirilak 2

Elikagai batzuk etengabe garestitzen ari dira nazioarteko merkatuetan, eta horien artean kakaoa nabarmentzen ari da. Kakao tona 2.900 dolarrean dago gaur egun, azken hiru urteetako preziorik handiena.

1 Orduan, txokolatea pilatuz joatea komeni? Bai, baina agian beranduegi da: duela sei hilabete hasi zen goraka, eta tarte horretan %22 garestitu da.

2 Hori ere Ukrainako gerrarengatik al da? Barka, baina ez dut uste han kakao zuhaitz asko egongo denik... Ironiko zabiltza gaur; txokolate pixka batek aldartea goxatzen lagunduko lizuke. Bada, ez, garestitze horren arrazoia Ghanan dago, munduko kakao ekoizlerik handienetan bigarrenean. Han biltzen dute guztiaren %21.

3 Eta zer gertatu da? Azken uzta oso txarra izan dela, lehorteagatik. 2021ean 703.000 tona kakao bildu zituzten han, eta iaz 850.000 tonara iristea espero zuten. Lehortearen ondorioz, baina, 408.000 bildu zituzten bakarrik, eta horrek estres handia eragin du merkatuetan.

4 Eskaerarengatik? Bai, noski. Urtez urte, handitzen ari da txokolate kontsumoa munduan. 2020-2025eko bosturtekoan kakao eskaera %20 handitzea espero da. Pentsa, 1998tik 2018ra munduko kakao ekoizpena %59 handitu zen.

5 Normala, txokolatea baino gauza goxoagorik... Eskaera handitzearen oinarrian Txina eta India daude. Historikoki ez dira jatun handiak izan, baina, produktua ezagutu ahala, kakaoa inportatzen hasi dira. Euskal Herrian, esaterako, batez beste 4,5 kilo txokolate kontsumitzen ditugu urtean pertsonako.

6 Nik batezbesteko hori igotzen dudala uste dut. Beraz, beldurtzen hasia naiz... Tira, aurretik ere egon dira krisiak. 2020an eta 2018an antzeko prezioetan egon zen. Atzerago joanda, 2014tik 2016ra orain baino garestiago egon zen, eta 2015ean kakao tona 3.400 dolarrera iritsi zen, oraingo prezioa baino %17 gehiago.

7 Horrek ez nau asko lasaitu. Urtean bi kakao uzta daude. Hurrengoa ekainean da, eta, hori ere txarra bada, orduan bai, larritu zaitez, hura izaten baita bietan oparoena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langileak protestan, joan den astelehenean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Gaur hirugarrenez daude grebara deituta Gasteizko Michelineko beharginak

Aitor Biain

Gasteizko fabrikako lan gatazkak beste taxu bat har dezake datozen egunetan. Orain arteko grebek ekoizpena guztiz geratzea lortu dute

Elkarretaratzea Ascobi patronalaren egoitzaren aurrean, Bilbon, ELAk deituta. ©Monika del Valle / FOKU

Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna

Maddi Iztueta Olano

CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte.

LKS Nexten eraikina. ©Mondragon Korporazioa

LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an

Maddi Iztueta Olano

Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu.

Langile talde bat, Bilboko portuan dagoen enpresa batean ©Marisol Ramirez (Foku)

Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari

Jokin Sagarzazu

%23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.