BAKARRIZKETA

1976an hasitako festaren azken (motor) hotsak

ROBERTO PFEIL / EFE.
inaut matauko rada
2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
1. 47 urte iraun duen festa bat? Eta ni ohartu gabe! Uste baino gehiago ohartu zara, festa Ford Fiestarena baita, eta ziur gutxi batzuk ikusi dituzula zure bizitzan.

2. Nola ez, ba! Bat ez, bi gidatu ditudala uste dut. Amarena lehenengo, gidatzeko baimenaatera berritan, eta beste modernoago bat, aire egokituarekin eta guzti. Bada, agian zure azken Forfi-ak izango dira horiek. Izan ere, Fordek iragarri du aurten utziko diola Fiesta berriak egiteari.

3. Zergatik? Ez zen auto txarra... Txarra ez, baina denak du hasiera bat eta bukaera bat. Fordek 1976an bere lehen Fiesta atera zuenetik, automobilgintzaren merkatuak izugarrizko aldaketak izan ditu, eta merkatu horretara moldatzeko beharrak bultzatu du Ford auto klasiko horri agur esatera.

4. Zeintzuk dira egungo merkatuaren ezaugarriak? Auto elektrikoen aroa hasi egin da jada. Gurean oraindik gutxi dira, %10etik behera, baina Europako beste leku batzuetan jada bostetik bat dira, eta hilero haien kopurua handitzen ari. Egoera horretan, auto egileek modelo elektriko berriei bidea ireki nahi diete, eta zaharrei, itxi.

5. Zergatik sortu zen Forfia?Fordek auto txiki bat behar zuen Europako merkaturako, kontinente zaharrean bezeroekAEBetakoek baino auto txikiagoa eskatzen zutelako, besteak beste, gasolina askoz garestiagoa delako Atlantikoaren alde honetan. Hasieratik arrakasta izan zuen Fiestak, batez ere gazteen artean; askoren lehen autoa izan da, era askotako festen lekuko eta protagonista. 1976az geroztik, 22 milioi fabrikatu dituzte. Azkenaldian, ordea, salmentak beherantz zihoazen, Europan ere bezeroek gero eta auto handiagoak nahi dituztelako orain; kaleak ikustea besterik ez dago, SUVez josita.

6. Eta zer egingo du Fordek orain? Modelo elektriko berriak sortzen ari da Ford, eta Forfiak egiten zituzten fabriketan beste batzuk egingo dituzte. Elektrikoak egiteko, baina, langile gutxiago behar dira; orain sindikatuek izango dute lana, kaleratzeak eragozteko. Europan 3.800 langile kaleratu nahi ditu Fordek 2025 bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.