KRITIKA. Musika

Maila ona

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun

Bilbao Ars Sacrum

Taldeak: Toelzer Knabenchor, Bilboko Koral Elkartea eta Slovak Sinfonietta. Lekua: Bilboko Gizakunde Eliza. Egunak: Martxoak 18 eta 23.

Bide onetik hasi zen Bilbao Ars Sacrum Bilboko Eliz Musikako Jaialdiaren aurtengo ekitaldia. Orotara bi aste hartuko dituen egitaraua aukeratua izan da, eta, ikusleria jendetsuaren aurrean, bertanari diren taldeek ere kalitate ona azaldu dute. Hasteko, Bavariako umeen abesbatza organoaren laguntzarekinentzun genuenBad Toelz izeneko hiri alemanekoa hain juxtu. Nahiz eta kalitate desberdinetako ahotsez osatua izan, koru indartsua, afinatua, diziplinatua eta teknikoa iruditu zitzaigun, lehen tiplearen korda sendoa delarik. Koru erdia bakarlari lanetan ibili arre , guztienartean bi ahots nagusituko dira dituzten zabaltasuna eta kantatzeko gustuagatik. Barroko eta Erromantiko estiloetan eta Alemaniako eta Italiako konpositoreen lanak jorratu zituzten kantaldi luze eta, nire ustez, umeentzat luzeegian. Gure iritziaz, hobeto moldatu dira Alemaniako erromantikoen piezetan, esate baterako Franz Schuberten 23. Salmoa Gott ist mein Hirt edo Eliasoratoriotik hartutako aingeruen trioan, hain zuzen. Konplexuago egin zaizkie, aldiz, Barroko garaiko italiar piezak edo Giuseppe Verdirenak , egin beharreko fraseo luzeagatik, desegokia umeek duten arnasketa laburragatik.

Beste kontzertu batean eta baliabide handiagoekin gauzatu da Joseph Haydnen Stabat Mater. Bertan azaltzen baitziren etxeko koralarekin Slovak Sinfonietta Zilina orkestra eta Eslovakiako bakarlariak, den dena Leos Svarovskiren zuzendaritzapean. Bilboko Koral Elkartekoek afinazio, enpaste eta dinamika egokien jabeak zirela erakutsi dute O quam tristis et afflicta pasartean, tutti forte abestu behar zutenean edo Eia Mater, fons amoris koral boteretsuan. Zuzendariak, berriz, ondo kontzertatuzituen abeslariak eskarmentu handiko Slovak Sinfoniettarekin: horren eskuetan musikariek eder atera zuten Haydnek idatzi zuen musika galantea eta poetikoa alde batetik, drama erlijiozkoak eskatzen zuen emozio kontrolatua bestetik —hau da, Maria amak semearen gorpua ikusten duen sasoikoa—. Aipatzekoa da figuralismoaren erabilera, hots, «musika-keinuen erabilera hitz jakin batzuk ilustratzeko». Bakarlarien artean asko gustatu zitzaigun emakume bakarlarien kantaldia. Izan ere, Martina Masarikova sopranoak eta Karla Bitnarova mezzoak primeran interpretatu zituzten Mariaren sentipenak O quam tristis, Quis non posset edo Fac me vere zatikietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.