Zapore mingotsa eta desatsegina du, eta, zehazki, behatza ahora eramateko ekintza ezabatzea du helburu. Mordex izena du produktuak, eta duela 60 urte hasi ziren merkaturatzen. 1962. urtean Vitapharma enpresak sortu zuen. Enpresa hark Loiolan (Donostia) zuen bere egoitza, baina gaur egun Urgo enpresa ardruatzen da produktua merkaturatzeaz, eta Hernanin (Gipuzkoa) egiten dute.
Baby boom-aren garaian sortu zen Mordex, eta horrek zuzenean eragin zuen produktuaren salmentetan. Hainbeste haur izanik, litekeena baitzen asko izatea azazkalei hozka egiten zieten haurrak ere. Orain arte, salmenta aldetik datu onak izan ditu produktuak, nahiz eta pandemian apur bat jaitsi ziren.
Eta zerk ematen dio, bada, hain zapore txarra produktuari? Denatonio benzoatotik eratortzen da zaporea, hain zuzen. Munduko substantziarik mingotsena da, eta goilarakada bakar bat gai da igerileku oso bat kutsatzeko ere.