Artea
Andrazkoen garuna, erakusgai
Christina Manolagasek uste du emakume bakoitzak bere bizitzako bidaiaren egunkari bat gordetzen duela, izan mentala izan idatzia. Egunkari horretan oroitzapenak daude; onak zein txarrak eta mota guztietako galderak. Asko izan litezke oroitzeko; beste batzuk ahazteko. Garunen hormetako gela intimo gisa irudikatzen ditu artistak. Egurrez egindako pertsonaiak sortu ditu eta erakusgai daude Urruñako (Lapurdi) posta gelan. Atzeko planoak eraikitzeko, hainbat objektu erabili ditu: ehunak, ile kizkurgailuak, puzzleak, jostailuak... Horiek erabilita, salatu nahi luke gizarteak gehiegizko kontsumoaren erruz baztertu egiten dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu