Elkartasuna

Kubako doinuak Euskal Herrian

2018ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Kubaren eta Euskal Herriaren topagunea izanen da gaur Bilbo, II. Kuba Eguna ospatuko baitute. Euskadi-Kuba lagunen elkarteak egun osoko egitaraua antolatu du irlaren berri emateko. Beisbola eginen dute, haurrentzako tailerrak, eta baita kultura jarduerak ere. Eguerdian Kubaren etorkizunari buruz hausnartuko dute mahai inguruan, Mariela Castro, Gustavo Machin eta Mariela Pinza hizlari. Arratsaldez, Frank Torres eta Ismael de la Torre trobadoreak ariko dira kantuan, eta El Club de los Poetas Rojos elkartekoek poema errezitala eskainiko dute. Salsa dantzatzeko aukera ere egongo da, eta Codigo Habana taldeak kontzertua emanen du.

Kuba Eguna

Gaur, 11:00etatik aurrera, Bilboko Arriaga antzokiaren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.