Azoka

Nafarroako erresuman bezala

2019ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Zaldi aziendaren azoka eginen dute gaur Tafallan. Ez da soilik zaldiak saltzeko azoka izanen, baina hori du jatorria. Karlos III.aren garaian hasi ziren egiten, 1419. urtean. Egun osoz irekiko dute azoka: Nafarroa plazan, nekazaritzako elikagaiak eta artisauak; Gorteen plazan, loreak eta landareak; eta Aita Calatayud pasealekuan, salmenta ibiltaria egiten duten postuak izanen dira. Igandean, 14:00etan eginen dute ekitaldi nagusia: txerri dibinoaren zozketa. Horri esker bildutako dirua Ospitale Santuaren egoitza geriatrikoarentzat izanen da. Bestela ere, gaur eta bihar giro ederra izanen da Tafallan, hango musika banden doinuak lagun.

Tafallako azoka

Gaur, egun osoz, Tafallan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.