Kontzertua

Ahotsak Eguberri giroan

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguberrietako kontzertuak girotuko du gaur arratsaldean Arrosako eliza (Nafarroa Beherea), herriko etxeak eta Arrosa elkarteak antolatutako kontzertuei esker. Bi talderen emanaldiez gozatu ahal izango dute entzuleek: batetik, aurten mende erdi bete duen talde batek, Nekez Ari abesbatzak, parte gartuko du, Andre Lassusen gidaritzapean; bestetik, Baigorriko (Nafarroa Beherea) Kantiruki taldekoek abesti tradizionalak eta gaur egungoak uztartuko dituzte. Sarrera doakoa izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dute kontzertuaren ondoren ardo beroa eta goxokiak emango dizkietela bertaratutakoei. 18:00etan hasiko da Eguberrietako kontzertua.

Eguberrietako kontzertua

Gaur, 18:00etan, Arrosako elizan (Nafarroa Beherea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.